Idoki eta Bio denda

IDOKI eta / edo laborantza biologikoen araudiak errespetatuz, gure produktuen jatorria eta kalitatea bermatzen ditugu.

IDOKI-ko laborariek, lehen gaia ekoizten, transformatzen eta saltzen dute zuzenki etxaldetik. Haien ekoizpena mugatzen dute beren pentze, alor eta animaliak zaintzeko eta merkaturatzeko bide laburrak garatzeko. Soilik ekoizten duguna saltzen dugu. Kontsumitzaileekiko lotura eta gardentasuna pribilegiatuak dira gure desmartxan.

Praktikak produkzioaren eta transformatzearen araudien menpe daude, ingurumena errespetatzen duen laborantza sustatuz.

Bertako kalitatezko iDOKI Etxe ekoizpen gama zabal bat badugu jadanik:

Ardi eta behi Gasna eta esnekiak: AOP Ossau Irati, gasna freskoak

Haragia aukeran: kintoa zerrikia, behikia, idikia, xahalkia, ardikia, bildotskia, oilaskoak, oilokia, arroltzeak.

Sasoineko barazki eta fruita

Ezpeletako biperra

Erreximentak, eztiak, tizanak

Edariak: arnoa, sagarnoa, sagar jusa

Etxe Ogia

Bertako arraza eta landare motak zaintzeko eta balorizatzeko aukera egina dugu : Manex ardi arraza, Sasi ardia, Kintoa euskal xerria, Kriaxera ahate arraza, Itsasuko gerezia, Euskal herriko eta seignanx eko biper eztia, Arto gorria, tokiko sagar moten sagarno eta sagar jusa.

Idoki eta biologikoan ezagutuak diren produktuek tokian beren kalitatea eta dibertsitateaz frogak emanan eta ematen ari dira, saltze zuzen mailan arrakasta haundia da.

Saltze proiektu kolektibo honek, helburutzat jarria du oraindik eta kalitatezko produktu gama zabalagoa eskaintzea du xedeetako bat.

 

Gure baloreak



Gure elikadura sistemaren bertokiratzeak, banaketa salbide labur eta ekoizpen metodoen etiketatzeak (IDOKI etxe ekoizpen araudia, nekazaritza ekologikoa), zein elikadura mota eta bideratzeko aukera eskaintzen diete kontsumitzaileei, ekitatea eta erantzukizun ekologikoa lortzeko.

Gure Bertako denda biologikoa izpiritu hortan sartzen da.

✔ Tokiko komertzio bat, urte guzian irekia

2018ko otsailean SPAR denda hetsi zenean, Eepeltako herriak bere janari denda orokor bakarra galdu zuen eta itxiera honek erreakzio biziak eragin zituen herrian.

Biperraren bestaren biharamunean, bertako komertzio ainitzek ateak hesten dituzte eta bertako biztanleen beharrak hurbilean ez dira segurtatuak.

Ezpeletako eta auzo herrietako ekoizle talde batek du Janari denda orokor biologikoaren proiektu hau eremaki, urte guzian irekia izanen dena :

7 egunetan, uztaila eta bauztuna, 9etatik 8ak arte.

Eta urte guzian, asteartetik igande goizerarte, 9etatik eguerdi terdi arte eta 3etatik 7ak arte.

Janari denda idekia izanen da ere Sasoin erdialdean (Maiatzaren 1etik omiasaindu arte).

Denbora osoz sortuko ditugun bi enpleguek eta laborarion aldizkako inplikazioak ahalbidetuko dituzte ordutegi zabal hauek.

✔ Bertako kalitatezko produktuekin

Elika dendak tokiko ekoizleentzako zuzeneko hornidura lehentasuntzat ukanen du:

- Ezpeletatik hurbilen direnak, gaur egun, etxaldeak 30 km-ko inguruan daude.

- Produkzio-metodoekin engaiatzen diren etxaldeekin : onkailu kimikorik gabe, IDOKI araudia edo/eta laborantza biologikoarako bermea.

- Etxaldeekiko konpromisoa, produkzioak arrazoizko prezioan hartzea laborariei, saltokiak eta Elika denda hornitzeko momentuan.

- Bestela, Elika dendak plataforma bidez hornituko da beti ere elikagai ekologikoak edo ingurumena errespetatzen duten produktuekin

- Sasoineko produktu freskoak atxemanen dira soilik saltokian

- Produktuen jatorria ren inguruko informazio argi eta gardena plantan izanen da.

✔ Produktu guziak denentzat eskuragarri

Herritako epizeria, noiz behineko erosketentzat izaten da ainitzetan.

Elika dendak, gehigarri izan nahi du eta bertakoei zein kanpokoei hobeki kontsumitzeko parada sortu nahi du Ezpeletan.

- Prezioen politika ekonomikoak kontsumitzaile gehienek kalitatezko produktuak (produktuen aniztasuna prezio maila ezberdinekin) eman behar du, bidezko salmenta prezio xuxenarekin.

- Nahierako aukerak edo ontzirik gabeko sailaren bidez, kontsumo arduratsua aktibatzea ahalbidetzen du, non edonork kantitate egokiak erostenahal dituen, prezio hobeak aprobetxatzen baititu eta hondakinen murrizketari laguntzen dio. Eguneroko funtzionamenduan, Elika denda ingurumenean duen eragina murrizteko engaiatzen da (ontziak eta poltsak bererabilgarriak...)

- Dendan landutako margenak Elika denda ren oreka ekonomikoa lortzeko aukera eman behar du, hau da, langileei ordainsariak ordaintzea, laneko tresna berritu eta egitura garatzea (inbertsioak ).

✔ Sortutako lan postuen egonkortasun eta iraunkortasuna


Dendak toki atsegina izan behar du, nun berritz itzuli nahi dugun, langileen ongizateari esker.

- Langileekiko errespetua (ordutegiak, lana eta pribatuaren arteko errextearekin, pertsonaren errespetua eta bere baloreena, ...)

- Ordainsari justuarekin, ohiko soldata-eskala baino handiagoa ahal bada, jardueraren iraupena ahalbidtuz eta irabazia ekoizle, langile eta kontsumitzaileen artean banatzea ahalbidetuz.

-Ordainsarien artean desberdintasun handirik gabe, zereginen dibertsifikazioarekin, gaitasunen garapena eta autonomia formakuntza bidez segurtatuz.

✔ Tokiko ekonomiarengan laguntza zuzena

21ean mendearen hasiera honetan, gure elikadura-sistemaren ondorio negatiboak aintzat hartzea ez da zaila: laborantza intentsiboa eta monokulturak, landare mota eta arrazen bat egiteak eta honekin gustu eta elikadura kalitatearen galtzea, janariaren hornitze bide luzeak, salmenta eremuetan jendeak makinekin ordezkatzeak, saltegi haundi eta agroindustriaren eskuhartzea eta laborarien desagerpena…

Janari denda orokor biologiko proiektu honekin, boterea berritz hartzeko aukera dugu eta gisa honetan laborantza herrikoi eta iraunkorraren garapena sustatzeko aukera dugu.

Guretzat benetako lan erosotasuna da zer eginak banatzea, aldizkatuz, aldi berean, iraunkortasuna bermatzeko, gure etxaldeetatik hurbil eta harat hunat lasterka ibili gabe gure ekoizpenak saltzeko.

Hainbat tokiko etxaldeek elkarrekin lan egin beharko dute janari-denda (barazkiak, frutak, esnekiak, hegaztiak) eskaintzeko. Badakigu ere Euskal Herriko etxaldeetan produktu berriak eskainiko dituztela epe laburrean (fruitu lehorrak, pastak).

Saltzea segurua izateak, etxaldeetan produktzioen garatzea dakarki eta beraz gure etxaldetan enplegua segurtatzea. Laborantzan izanen diren ondoko instalazioak, posible da kontsumitzaileen galde kalitatiboari erantzuteko zuzenduak izanen direla.

Herritarrak beren kontsumo-aukerek duten eraginari kasu ematen die gauregun.