Denda

Hamabi etxaldeek osatzen dugu taldea, denak IDOKI etxe ekoizleen araudia betetzen dugunak gara eta/edo laborantza biologikoan gara.

Ezpeletako eta auzo herrietako (Itsasu, Aiherra, Hazparne, Lekorne, Sara eta Azkarate) ekoizle talde batek du Janari denda proiektu hau eremaki.

Herrian, urte guzian idekia izanen den Bertako janari denda orokor eta biologikoa gauzatzea da gure helburua. Bertako ekonomian ondorio zuzena ukanen duena eta ekoizpenen jatorria eta kalitatea segurtatuko duena.

Bertako jendearen eguneroko janari beharrak betetzea izanen da Janari denda honen helburu nagusia, dendak ukanen dituen bi espazioen bidez :

Bio Denda espazioa : egunerokoan behar diren produktuekin :barazki eta fruituak, arlo freskoa, produktu gazi gozoak, nahi erako arloa, haurren produktuak, higiene eta edertze saila, etxeko garbiketa arloa.

Etxe ekoizpen espazioa : IDOKI eta/edo biologikoan engaiatuak diren laborarien etxe ekoizpen gama zabala.

Biperraren bestaren biharamunean, bertako komertzio ainitzek ateak hesten dituzte eta bertako biztanleen beharrak hurbilean ez dira segurtatuak.

Proiektu honen oinarrian den Ezpeletako laborari taldetxoak, zinez urte guzian eta ordutegi egokiarekin idekia izanen den Bertako janari denda orokor eta biologikoa gauzatzea du bere helburua :

7 egunetan, uztaila eta bauztuna, 9etatik 8ak arte.

Eta urte guzian, asteartetik igande goizerarte, 9etatik eguerdi terdi arte eta 3etatik 7ak arte.

Janari denda idekia izanen da ere Sasoin erdialdean (Maiatzaren 1etik omiasaindu arte).

Denbora osoz sortuko ditugun bi enpleguek eta laborarion aldizkako inplikazioak ahalbidetuko dituzte ordutegi zabal hauek.

Laborari ekoizleen eta kontsumitzaileon arteko harremana berpentsatu nahi dugu, prezioen politika zuzen bat eta informazio argia plantan ezarriz, kontsumitzaileok gure hautuak egin ditzagun zuzentasuna eta ardura ekogikoari pentsatuz.

Bertako janari denda orkor biologiko mota honek ahalbidetzen die salmenta seguru bat jatorria eta produktuen kalitatea bermatzen duten tokiko desmartxa kolektiboetan engaituak diren etxaldeei.

 

Gisa hortan, Euskal Herriko ekoizpen eskaintza zabaltzea ahalbidetzen ahal du desmartxa honek.