2018ko otsailean SPAR denda hetsi zenean, Ezpeletako herriak bere janari denda orokor bakarra galdu zuen eta itxiera honek erreakzio biziak eragin zituen herrian.
Hortik, 2018ko Maiatzean, Ezpeletako herriak eta bere herriko kontseiluaren bidez kandidatura deialdi publiko bat zabaldu zuen janari denda orokor bat idekitzeko, aurretik erosi baitzuen « Heguy » etxea eta komertzio fondoa alokatzeko asmoz.
Ezpeletako laborari taldetxo batek mobilizatu gintuen orduan, bertako janari denda orokor eta biologiko baten proiektua lantzeko.
Deialdi publiko hau Baionako komertzio eta industria ganbarak zuzendu zuen eta zazpi kandidatura ukan zituen 2018ko ekaina bukaeran.
2018ko Irailaren 18an, Ezpeletako herriko kontseiluak, gure hamabi etxaldez osaturiko taldearen, bertako janari denda biologikoa proiektua, aho batez onartu zuen.
Orduz geroztik, astelehenero biltzen gara lan egiteko gure proiektuaren gauzatzeko.
Lan honetan Euskal Herriko Etxe Ekoizpen Egileen elkarteak (EHEEE) laguntzen gaitu : estrukturazio juridikoa, lokalaren antolaketa, hornitzaileen hautaketa, inbestizamenduen aintzin aurrekontua eta funtzionamendua, komunikazioa, lan eskaintzak…
2018ko Abenduan, Herriak eraikitzeko baimena erdietsi du. Lokalaren barneantolatze lanak 2019ko apirilean bukatzekoak dira.
Bertako janari denda orokor biologikoa 2019 ko ekainean idekiko da.